12/06/2026
“Gardentasunak eragin hirukoitza du ustelkeriaren aurka: disuasiozkoa, atzematekoa eta eraldatzailea. Ustelkeria gertatu aurretik prebenitzeko tresna eraginkorrenetako bat da. Ez da neurri erreaktiboa; tresna prebentiboa da”, nabarmendu zuen atzo Kontseiluko presidenteak, “Ustelkeriaren aurkako borroka Frantzian eta Espainian” jardunaldiaren barruan egindako hitzaldian.